Estellerrian urteko edozein garai da ona bere jai eta ohituretan parte hartzeko. Urte osoan mendietan barreiatutako ermita kontaezinetara erromeriak ospatzen dira: Kodesko Andre Maria, Lokizko Santiago, San Gregorio Ostiense, Iturgoiengo Hirutasuna edo Lizarrako Puyko Andre Maria dira horietako batzuk.
Maiatza izanik ere erromeria hilabete nagusia, ez dira falta ospakizun hauek egutegiko gainontzeko hilabeteetan. Inauteriak eta Aste Santua ere ohitura ugariren adierazpenerako bi hitzordu finko dira. Andosilla bezalako zenbait herrik Pasioa antzezteko ohitura gordetzen dute oraindik, urtero milaka lagun biltzen dituen ikuskizunean.
Baina Estellerria batez ere udarako hilabeteetan bilakatzen da benetako jai; uztaila, abuztua eta iraila dira herriko jaien erdiguneko hilabeteak, eta zezenek, musikak eta gastronomiak herrietako jaiak ikuskizun ireki eta parte-hartzailea bilatzen dituzte.
Lizarrako jaiak dira, abuztuko lehen astean, eskualdeko jai guztien erdigune eta ardatz.
Urte osoan azpimarragarriak dira era berean, egutegi eta merkatu tradizionalak, kultur egitarauak, eta Estellerriko herri desberdinetan ospatzen diren jaialdiak.