Consoricio Turístico de Tierra Estella

Deskribapen laburra

Estellerria ekialdetik mendebaldera Donejakue Bideak erdibitzen du. Bide honen iparraldera, mendiak, basoak, mendilerroetatik zintzilikatutako herri txikiak eta harrizko zirku naturalen ostertz itxiak daude. Harri eta egurrezko herriak, iturri, uraska eta latsarridunak, erdi aroko eliza, ateburu irekiak eta mendi usaina dutenak.

 

Hegoaldera, ibarrak, sail ureztatuak, gune irekiak eta landaketa lurrak, ibaiek Ebrora bidean beren emariak atsedendu ditzaten. Herriek lautadak, mendixka txikiak eta ibai bazterrak betetzen dituzte. Guneak handitu egiten dira, eta gari, barazki usain handiagoa dago, lurrarena, ubidearena, fruituena eta ardoarena, errotarena, aire barrokoarena eta maiatzeko erromeriena.

 

Estellerria Nafarroaren onenaz gozatzeko proposamena da, bere muinaz. Dituen askotariko bideak jarraitzeko, bertako jendearen laguntasunaz gozatzeko, bere historia sentitzeko eta naturgune zabalen soinuak entzuteko.

 

Estellerritik egingo dugun ibilbide laburrean hamar mugarri jarriko ditugu, hamar proposamen, hauekin beste bisitaldi batzuk egiteko aukera baztertu gabe, beste txoko, begirada batzuk. Soil-soilik Nafarroako txoko hau ezagutu eta honetaz gozatzeko hamar gonbidapen dira.

 

10 propuestas Los Valles y sus pueblos El Ebro y la Ribera Fiestas y tradiciones Excelentes vinos Gastronomía de primer orden Viana Los Monasterios Las Sierras Estella, ciudad monumental Camino de Santiago
Agenda
LMMJVSD
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Intranet de asociados
web mapa | kontakta | Lege Oharra | E-mail: info@turismotierraestella.com
Plaza San Francisco de Asís, 3 Estella-Lizarra - Tfno.: 948 54 65 03 - Movil: 676 128 025
Uritec diseinu eta web programazioa Uritec