Consoricio Turístico de Tierra Estella

Sarrera

Estellerria, Nafarroaren Muina

 

Nafarroa oporraldi on batez, asteburu luze batez edo ihesaldi motz batez gozatzeko gune erakargarritzat finkatu da. Nafarroa bere eskaintza zabalagatik, paisaiengatik, monumentuengatik, gastronomiagatik helmuga bikaina da, eta Estellerrian beste inon ez bezala, Nafarroaren aniztasuna laburbiltzen da.

 

Estellerrian, naturaren maitaleek atlantiar basoez eta mediterranear paisaiaz gozatuko dute, mendilerroz eta lautadez, berdeaz eta horiaz, nahasketez.

 

Estellerrian artea maite dutenek monumentu erromaniko garrantzitsuen behaketaz gozatu ahal izango dute Donejakue Bideko giltzarri nagusietan, eta bere herrietako edozeinetan ezkutatutako bitxi txikiez. Baina baita tenplu gotiko aipagarriez, errenazimenduko jauregitxo finez, etxe barroko mardulez ere, eta are arkitektura garaikideko erakuskari interesgarriez.

 

Estellerrian gastronomia ona gustuko dutenek haragi mamitsuak, gazta zaporetsuak, eltzekari xamurrak, baratz goxoko barazkiak, zainzuriak, pikillo piperrak, ardo bikainak, patxarana… dastatu ahal izango dituzte. Zentzumenentzako plazerra.

 

Etorri. Ezagutu Nafarroa. Gerturatu zaitez Estellerrira, Nafarroaren muinera.

Agenda
LMMJVSD
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Intranet de asociados
web mapa | kontakta | Lege Oharra | E-mail: info@turismotierraestella.com
Plaza San Francisco de Asís, 3 Estella-Lizarra - Tfno.: 948 54 65 03 - Movil: 676 128 025
Uritec diseinu eta web programazioa Uritec