![]() |
||
|
|
||
ContactoC/ Fueros, 1 - C.P.:31210 Tfno.:948 44 10 04 Fax:948 64 02 31 Kokapena:447 metroko altueran, Iruñatik 63, Lizarratik 18 eta Logroñotik 18 kilometrora kokatzen da. Beste ohar batzuk:Bere kale luzeak ibaiarekiko luzetara jarrita daude, eta kale motzagoak mozten dituzte perpendikularki, Erdi Aroko Done jakueren bideko herri askotan bezala ezaugarri garrantzitsua dena. XVI eta XVII. mendean Urantzia eraberritu zuten, jauregi eta jauretxe berriak altzatu zituztelarik. Hau herriak barroko estilokoa iruditzea lortu du, baina lehenagoko hirigintza-diseinua mantentzen du. Egun, Urantzia herriaren sarrerak izan ziren guneetatik zabaltzen ari da. Dituen erakargarri guztien artean, nabarmentzekoa da Santa Mariaren eliza, bere portada, dorre eta barruan gordetzen dituen erretaula eta irudi erakusgarri ederrekin. Modu berean nabarmenduak izatea merezi dute eraikuntza eta jauregi aunitz, izan ere herriari irudi dotorea emanten diote, eta kaleetatik pasiatzean gozatu daitezke. Herri honetako beste erakargarri bat baselizak dira, batez ere San Blasekoa, eta Erdi Aroko iturriak. Urantzian landa-turismoa eta xendazaletasuna gauzatu daitezki. Ondarea:
Servicio al Turista
|
Agenda
| |